Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Pasaiako San Pedroko 40. Musika Abesbatza Astea: egitaraua

octubre 11 - noviembre 22

Urriaren 11tik azaroaren 22ra bitartean San Pedroko 40. Musika Abesbatza Astea ospatuko da.

Ondartxo kultur elkarteak, “Pasaia Musikal” Udal Musika Fundazio Publikoaren laguntzarekin, kontzertu ziklo berezi bat antolatu du 2025eko urrian eta azaroan Pasai San Pedroko parrokian.

Programak musika koraletik ganbera-musikarainoko proposamenak biltzen ditu, eta Santa Zeziliaren ospakizun bereziarekin borobilduko da. Kontzertu guztiek doako sarrera izango dute, edukiera bete arte.

EGITARAUA: 

Urriak 11, 20:00

  • Kanta Cantemus Abesbatza – «Bidegurutze»

Urriak 17, 20:00

  • EASO Sinfonietta – «Dvorák & Ravel»

Azaroak 7, 20:00

  • Kantu-errezitala: Lorea López (sopranoa) & Lucía Arzallus (pianoa)

Azaroak 8, 20:00

  • Ganbera-kontzertua: Karmele Castillo (biolontxeloa) & Nadiia Stadna (pianoa)

Azaroak 22, 17:30

  • Santa Zezilia 2025 ospakizuna: omenaldia Antxoko Bandaria bere 100. urteurrenean

Local

Donostiako Kaieko San Pedro eliza
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España