Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Hatxe + Eneritz Furyak

noviembre 8

Idoia Hernandezek (HATXE) konpositore gisa duen ibilbidea diziplinartekotasunari zuzendu zaio bereziki. Antzerki, dantza eta poesiarako musika sortzeak artista gisa bereizi du. Izan ere, ez da gauza bera abesti bat sortzea edo eszena baterako musika konposatzea, azken kasuan narratibak musikaren egitura lehenesten baitu. Hortik dator bere kantuen berezitasuna, narratiba gailentzen baita. Eta ez dira hitzak bakarrik gakoa, musikaren egitura da non gauden eta zer sentitzen dugun kontatzen diguna.

HHH Eneritz Furyak musikariak Emadan (2021 – autoekoizpena) diskoaren ondoren landutakoaren emaitza da. Dagoeneko lehen entzunaldian bertan aldaketa iradokitzen duen disko berria. «Argia» lehen aurrerapenean bertan bere soinuaren eta zuzeneko formatuaren eboluzioa erakutsi zigun.

Local

Irungo Liburutegia (Carlos Blanco Aguinaga Kultur Gunea – CBA) – (IRUN ZUZENEAN Aretoa)
San Juan Arria plaza
Irun, Gipuzkoa 045 España