Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Basque Dok Festival – BDF-EKIN 2025

octubre 22 - octubre 25

Irudiz gainezka dagoen testuinguru batean, ulertu gabe kontsumitzeko ohitura duen begirada batekin, eta Basque Dok Festival-en esperientzia sendotuaren ondoren, edizio berria jaio da: BDFekin. Festibalaren esentzia eta jatorria galdu gabe, konpromisoa hartu nahi da edizio berezi honekin, hurrengo urteetako inflexio puntua izango dena, kolektibotasunetik ikusteko, sentitzeko eta kontatzeko modu berriak aktibatzeko orientatua.

Ekitaldi honek parte-hartze aktiboa tresna sozial eraldatzaile gisa irudikatzen du. EKIN hitzak hastea, ekimena gure eskuetan hartzea eta ausartzea esan nahi du.

Ikusle pasiboen rola gainditzea proposatzen da, kontzientziatik, inklusio sozialetik, aniztasunetik eta sormenetik abiatuta narratiba berrituak eraikitzeko gaitasuna duten subjektu kritiko bihurtzeko. Edizio honek alfabetizazio bisual integrala sustatzen du, teknikoa gaindituz, dimentsio etiko, emozional eta testuinguruzkoak gehituz.

BDFekin 2025eko edizioak artea, aktibismoa eta komunitatea bereizten dituzten mugak desafiatzen dituzten formatu eta hizkuntza hibridoen aldeko apustua egiten du, pentsamendu kritikoa eta konpromiso soziala erdigunean jarriz. EKIN, ekintza kolektiborako gonbidapena da, sorkuntza elkarlanerako, beste begi batzuekin ikusteko, ahots askorekin kontatzeko eta libreki irudikatzeko proposamena da.

AGENDA

Urriaren 22an, asteazkena: Ate irekiera UPV/EHUn «Eraldatzeko begiratu» hitzaldiarekin, Maider Oleaga (euskal zuzendari eta gidoilaria), Niko Vázquez (ikus-entzunezko sortzailea) eta Santi Palacios (argazkilaria) lagun. Esther Saugga moderatzailearekin (kazetaria, EHUko ikaslea eta Kamanga Influencers Club-eko sortzailea) eta narratiba grafikoari eta sorkuntza bisualari buruzko eztabaida.

Urriaren 23an, osteguna: Fabro Tranchida eta Eneko Caos artisten «Los Enfants» erakusketaren inaugurazioa, eta Arkaitz Sáezen, Arkameyers bikote artistikoaren, Sergio Monederoren (argazkilari) eta Blackkamarako ikasleen proiektuen aurkezpenak. 18:00etatik aurrera Blackkamera argazki eskolan.

Urriaren 24an, ostirala: Sortzaileen topaketa, Quinndy Akeju (ikertzailea, dantzaria eta arrazakeriaren aurkako aktibista), Alejandra Bueno (artista bisuala), Jordi Jon (argazkilari dokumental katalana, BBK 2025 saria) «Artea eta Erresistentzia: gorputzak, lurraldeak eta memoria» gaiaren inguruan; Ondoren, horma-Irudi kolektibo baten sorrera Imaginautak eskutik eta Etorkizuna Musikatanen musika-emanaldia. Amaitzeko, La Perrerako Konekta aretoan Shaima Muhammad Ali artista palestinarra izango da (Moving Artist). 21:00etan aldiz, BIRA Kulturgunera joango dira nahi dutenak «After narratiboan” bat egiteko, Zazpikaleetan, Alde Zaharrean. Eta hantxe bertan, 21:45etan, BSRT Kolektiv musika taldearen emanaldiaz gozatzen egongo da.

Urriaren 25an, larunbata: azken jardunaldiak «Irudia, aktibismoa eta sorkuntza: lehian dagoen orainaldi baterako lengoaiak» izango du ardatz. Bertan, Lova Lois (poeta, rap abeslaria eta argazkilaria), Fabro Tranchida artista + Eneko Caos argazkilaria, La Furia (abeslaria, konpositorea eta gizarte-hezitzailea) eta beste ezustekoren bat ere izango da. Goizari amaiera emateko, Inkoherenteren tailerra egingo da «Minimalismo Sortzailea» gaitzat hartuta.

Amaitzeko, arratsalde berezia izango da Imaginautak eta Jaiorekin. «Zure begiradaren kolorea» tailerrarekin hasi, gorabidean diren artista gazteen lan hautatuen aurkezpenekin segituz eta Trigger biolontxelo jotzaile eta soinu-sortzailearen musika emanaldiarekin amaituz.

Egitarauari buruzko xehetasun guztiak: https://basquedokfestival.com/programa-egitaraua/

Detalles

Comienza:
octubre 22
Finaliza:
octubre 25
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/10/22/basque-dok-festival-bdf-ekin-2025/webkklik00-detalle/eu/

Local

EHUren Bizkaiko Campusa, Blackkamera, La Perrera, BIRA Kulturgunea
Bilbao, Bizkaia 020 España