Vokalensemble Vocappella Innsbruck abesbatzaren emanaldia 56 Tolosako Abesbatza Lehiaketaren esparruan, Bernhard Sieberer-en zuzendaritzapean.
Vokalensemble Vocappella Innsbruck 25 ahots gazte inguruk osatzen dute, eta Bernhard Siebererrek zuzentzen du 1990ean sortu zenetik.
Vocappellak, besteak beste, honako talde hauekin kolaboratu du: Ensemble Kapsberger eta Rolf Lislewand, Austriako Konpainia Barrokoa, Ensemble Unicorn eta Aura Musicale Budapest Orkestra Barrokoa. Bere sorreraren urteurrenetan garrantzi handiko obrak interpretatu ditu, esaterako, Georg Friedrich Händelen «Israel Egipton», Monteverdiren «Ama Birjinaren Bezpera» eta J.S. Bachen «Pasioa San Joanen arabera».
Vocappellak «bikain» kalifikazioa lortu zuen 2017 eta 2021eko Tiroleko lehiaketetan, eta Austriako sei abesbatza onenen artean egon zen ORFko «Austria Sings» lehiaketan. 2017an, abesbatzak lehen eta bigarren postua lortu zituen «Guido d’Arezzo» lehiaketa ospetsuan. Epaimahaikideak: Ragnar Rasmussen, Gary Graden, Javier Busto…
Ondoren, abesbatza Proventzako kontzertuen bira baterako gonbidatua izan zen 2018an. Geroago egindako birek Valentzia, Vilnius, Kairo, Dublin, Amsterdam, Stockholm eta Tanzaniara eraman dute taldea.
Bernhard Siebererrek zuzendaritza eta orkestra ikasi zituen Innsbrucken. 1990ean egin zuen debuta Vienako Ganbera Orkestrarekin, Vienako Konzerthausen. Hainbat orkestra eta abesbatzarekin egin dituen kolaborazioek mundu osoan zehar eraman dute, CD, irrati eta telebistako grabazio ugaritan dokumentatuak. 1995etik 2001era, Salzburgoko Jaialdiko musika-zuzendaria izan zen, eta JEDERMANNentzako musika intzidentalaz arduratu zen bertan.