Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Katapulta Tour Gipuzkoa 2025: «Hau da dena»

noviembre 13

«Hau da dena», Katapulta Tour Gipuzkoa 2025 programarako hautatutako arte eszenikoetako proiektuaren emanaldia.

Eskertza kontzeptuari buruzko ikerketa eszenikoa da. Eskertzeari, eskaintzari eta aitortzari buruzko hausnarketa artistiko eta kulturala.

  • Sorkuntza eta interpretazioa: Joan Ferré Gómez eta Amalia Elortza Izagirre
  • Argiztapen eta ekoizpen laguntzailea: Andrés Pérez
  • Jantzitegia eta eszenografia: Amalia Elortza Izagirre
  • Jantzitegi laguntzailea eta tresneria: Mara Olazabal Larrañaga

Antzerki obra hau euskaraz da.

Eskertza kontzeptuari buruzko ikerketa eszenikoa da. Eskertzeari, eskaintzari eta aitortzari buruzko hausnarketa artistiko eta kulturala. Ikuskizun baten bukaerako agurretik hasi, sari-banaketa batetik pasa eta eskertza soil batera iritsi arte. Guztia, eremu oso pertsonaltetik, sortze-prozesu batean aurki ditzakegun eskertza momentuak fikzionatuz. Eszenatik kanpo geratzen den guztia irudikatu nahi izan dugu, eskertzeari ikuskizunari baina garrantzia handiagoa emanez. Hori guztia ukitu komiko eta absurdoarekin. Amalia Elortza Izagirre eta Joan Ferré Gómez arte-adierazpen ezberdinetan; literatura, filmak, antzerkia, sari baneketa bat, keleetan, eta abarretan eskertzari eskaintzen zaion denborari eta lekuari buruz zeukaten interesatik hasi ziren. Obra baten azken agurrek zuzenean begietara begiratzeko aukera ematen digute eta ikusleen eta sortzaileen artean elkar ezagutzea. 

Amalia Elortza Izagirre, Madrileko Arte Dramatikoko Goi Mailako Eskolan (RESAD) graduatua. Umetatik dantza munduan ibili da murgilduta; euskal dantzetan hasi zen, ondoren balletera igaro zen eta, gero, dantza garaikidera egin zuen salto. Jantziez, joskintzaz eta patroigintzaz interesatzen hasi zen, eta, horrela, patroigintzako eta modako modulu bat egin zuen. Ondoren, Madrilera joan zen pertsonaiaren diseinua eta eszenografia ikastera. Lan hauek egin ditu, besteak beste: Escenografia laguntzailea Lucas Escobedores Farra ikuskizunean (2024). Jantzien eta eszenografiaren diseinua eta errealizazioa Paroxa konpainiaren “Caterina” ikuskizunerako (2022). Jantzien diseinua eta errealizazioa Cielo Raso dantza konpainiaren “Hamaika” ikuskizunerako. (2021). Jantzien diseinua eta errealizazioa Cielo Raso dantza konpainiaren “Piedra” ikuskizunerako (2018).

Joan Ferré Gómez2016an Rotterdamgo Codarts dantza garaikideko unibertsitatean graduatua. Hurrengo hiru urtetan, Alemaniako bi konpainiatan jardun zuen lanean, National Theater Mannheimen eta Wee Dance Companyn. 2019tik gaur egun arte freelance moduan aritu da lanean. Ivgi&Greber eta cie.Thor konpainietan hasi zen, Espainiara itzultzea erabaki zuen arte. “Premis de I’Institut del Teatre” erakundearen Interprete Onenaren Saria irabazi zuen, Unaiuna konpainiaren “Todo esto era campo” ikuskizunarekin, Cielo Raso konpainiaren “Hamaika” ikuskizunean, Antonio Ruzen “Pharsalia” lanean eta Sharon Fridmanen “Europa” ikuskizunean hartu du parte. Lehena Donostian izan zen, eta beste biak Madrilen. Bartzelonan berriz, cia. Unaiunaren Scroll eta Aimar Perez Galíren Alba ikuskizunetan izan da.

Local

Biteri Kultur Etxea
Nafar kalea, 18
Hernani, Gipuzkoa 040 España