Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Contigo no bitxo» 2025 – Arte garaikidearen kontserbazioari buruzko VII. jardunaldiak

noviembre 6 - noviembre 7

2025eko azaroaren 6an eta 7an «Contigo no bitxo» arte garaikidearen kontserbatzeari −sorkuntzaren, artearen merkatuaren eta erakundearen ikuspegitik− buruzko jardunaldien zazpigarren edizioa egingo da BilbaoArten.

Sarrera librea, izena emanez gero.

Azaroak 6, osteguna
09:15ean. Sarrera
09:30ean. Elena Aizkoa, Claudia Rebeca Lorenzo
10:30ean. Fatima Conesa, Cristina Peraile
11:30ean. Etenaldia
12:00ak. Eduardo Loreto

Azaroak 7, ostirala
09:15ean. Sarrera
09:30ean. Mar de Dios, M. Benito
10:30ean. Irene Cárdaba, Sahatsa Jauregui
11:30ean. Etenaldia
12:00ak. Neil Harbisson, Pol Lombarte

«Contigo no bitxo» arte garaikideko hutsune batetik abiatuta sortutako ekimena da. Arte garaikidearen kontserbazioa sektore horretako profesionalen ikuspegitik landu da beti. Jardunaldi hauen helburua ikuspegia aldatzea da, problematika sormen artistikoaren hizkuntzatik transmititzeko artisten eta beste profesional batzuen bitartez, aurrez ezarritako aurreiritziak hautsiz.

BilbaoArte bezalako euskal artearen panoraman funtsezkotzat jotzen den enklabetik, zeinak gorabidean dauden artisten ikusgarritasuna eta prestakuntza bultzatzen baitu, sorkuntzaren, artearen merkatuaren eta erakundearen ikuspegitik elkarrizketa batzuk proposatzen dira.

Proposamena zabalik dago arte eta kontserbazio arloko profesionalentzat zein gradu, master eta doktoregoko ikasleentzat.

Local

«URIBITARTE40» erakusketa aretoa (BilbaoArte)
Uribitarte, 40
Bilbao, Bizkaia 020 España