Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Iturritik Jaialdia 2025: egitaraua

octubre 16 - octubre 19

IV. Iturritik Jaialdia urriaren 16a eta 19a bitartean emango da Donostian. Aurreko urteetan bezala, aretoko eta kaleko dantza ikuskizunak osatuko dute programa.

Iturritik Jaialdia sustraietatik jaiotzen da, gure oroimen kolektiboa bizirik mantentzen duen iturburu horretatik, eta aldi berean garaikidetasunerantz egiten du bidea. Jaialdiaren laugarren edizio honek herrikoia eta eszenikoa, belaunaldiz belaunaldi transmititutakoa eta gure kultura ondare bizia bihurtzen duten begirada berriak uztartzen dituzten proposamenak elkartuko ditu.

Aurten ere, areto eta kaleko ikuskizunek osatuko dute programa. Azken hauek, Okendo kaleko plazan emango dira eta Ereintza Dantza Taldea eta Kresala Dantza Taldearen esku egongo dira. Victoria Eugeniako eszenatokiak berriz, Bilaka kolektiboaren eta Adriana Bilbaoren konpainiaren lanak hartuko ditu, eta jaialdiari bukaera emateko ospatuko den galanArkaitzEskolaGoizaldi eta Donostiako Udal Txistulari banda ikusi eta entzuteko aukera izango da.

Sarrerak datorren astelehenean, irailak 15, jarriko dira salgai, 11:30etik aurrera, Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.

Bestalde, euskal dantzarako interes berezia dutenentzat Aiko Taldeak ikasturte osoko ikastaroak eskaintzen ditu Victoria Eugenia Antzokian. Matrikula irekia.

EGITARAUA:

  • BezperanBilaka. Urriak 16, Victoria Eugenia Antzokia
  • Gu Agustina, Ereintza Dantza Taldea. Urriak 17, Okendo Plaza
  • Maitasunak/Amores, Adriana Bilbao. Urriak 18, Victoria Eugenia Antzokia
  • Hitaz Orhoit, Kresala Dantza Taldea. Urriak 18, Okendo Plaza
  • Dantza Gala. Urriak 19, Victoria Eugenia Antzokia

Local

Mendialdea
Campezo/Kanpezu, Álava 017 España