Bizkaiko Abesbatzen Federazioak (BAE) X. Ongintzazko Kontzertua antolatu du 2025eko azaroaren 9an, 19:00etan, Bilboko BBK Aretoan.
Oraingo honetan, VICENTE FERRER FUNDAZIOAK jasoko du diru guztia. Getxoko hiru abesbatzek (Eskuz-Esku, Lilura eta Biotz Alai), Mª Asun Yanguasen zuzendaritzapean, bakarlariekin eta zazpi musikariz osatutako banda batekin batera, “HIJAS DEL POP AND ROLL” kontzertu-ikuskizuna aurkezten digute, 80/90eko hamarkadako pop-rock pieza eta artistei omenaldia egiten diena, abesbatzen moldaketa ezezagunekin, % 100 zuzeneko musika eta ahotsekin, eta kantu bakoitzari egokitutako koreografiekin.
Mecano, Seguridad Social, Danza Invisible, Loquillo, La oreja de Van Gogh, Joaquín Sabina, Duncan Dhu, Nacha Pop… abestiek osatzen dute ikuskizunaren errepertorioa.