Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Liburu Baby Kluba: Lekuona Fabrika

octubre 16, 2025 - mayo 21, 2026

Liburu Baby Kluba jarduera ludiko eta didaktikoa da. Bere helburu nagusia, haurtzaro goiztiarrean eta familiengan literatura, musika, artea eta naturarekiko interesa bultzatzea da. Jarduera kulturaniztuna da, euskal kultura eta munduko kultura ezberdinak sustatzen dituena. 

Ekintza hau 0-3 urte bitarteko haurreri zuzenduta dago, heldu baten laguntza beharrezkoa da. Euskara, gaztelania eta ingelesa tartekatuko dira. Mestiza Elkartea izango da ekitaldiaren dinamizatzaile.

Aurreikusten den egutegia hau da:

  • urriak 16
  • azaroak 20
  • abenduak 18
  • urtarrilak 22
  • otsailak 19
  • martxoak 12
  • apirilak 23
  • maiatzak 21

Saio independienteak dira eta aurrez izena eman beharko da ekitaldi bakoitzerako. Jarduerak aforo mugatua du. Plazarik lortzen ez duenak itxaron zerrendan eman dezake izena. Hurrengo saiorako izen emateak, hilabete bateko ekitaldia bukatu eta ondorengo ostiralean*, 12:00etatik aurrera irekiko dira, hemen: 

  • http://sarrerak.errenteria.eus  
  • Baita presentzialki Lekuona Fabrikan eta Aldakoneako Liburutegian.
  • Telefonoz 943 44 96 35 eta 943 44 96 99 zenbakian edota 647 673 451 zenbakian WhatsApp bitartez.

*SALBUESPENA: Azaroko saioan izena emateko data: urriak 24. Martxoko saioan izena emateko data: otsailak 20.

Lekuona Fabrikako Liburutegiaren eskutik.

Detalles

Comienza:
octubre 16
Finaliza:
mayo 21, 2026
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/10/16/liburu-baby-kluba-lekuona-fabrika/webkklik00-detalle/eu/

Local

Lekuona Fabrika – (Mikelazulo elkartea)
Av. Ugarritza, 1,
Errenteria, Gipuzkoa 067 España