Irungo Udaleko Gazteriako arloak, GazteARTEan, antolatuta, datorren urriaren 18an, larunbata, Irunen bueltan egongo da ‘Familia ta Lagun’ programa, zirkuaren magia gai nagusi bezala.
Urrian, hiriko haurtxokoak barrez, orekaz, malabarez eta aireko akrobazia zirraragarriz beteko dira. Haur eta helduentzako esperientzia paregabea izango da, dibertimenduz eta ikaskuntza partekatuz betea.
Kateako Haurtxokoan (Araba kalea, 46) egingo da ‘Familia ta Lagun’ edizioaren lehen saioa, urriaren 18an, larunbata, 10:30etik 12:30era.
Jarduera doakoa izango da eta izen-emateak udalaren webgunean egin beharko dira urriaren 10etik (ostirala) urriaren 15era (asteazkena). Plazak mugatuak dira.
Familia ta Lagun
Familia ta Lagun 4 urtetik 11 urtera bitarteko haurrentzat eta haien familientzat sortutako programa bat da. Programaren helburua familiak aisialdiaz gozatzeko gune bat izatea da, sormena lantzeko jarduera atsegingarrien eta hezigarrien bitartez (ur kirolak, yoga, familychef, txangoak, etab.).