Aniztasunaren Gala
Datak:
Prezioa: 5 euro
Aniztasunaren Gala aurten ere itzuliko da aukeratutako familiaren ideiaren inguruko edizio berri batekin. Sormen artistikoa ezberdintasunetik ospatzeko helburuarekin, urriaren 17an Oiasso Museoak, 18an TOPIC-Tolosak eta 19an Chillida Lekuk hartuko dute musika, dantza eta antzerkiari buruzko topaketa berezi hau.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Aniztasunaren Gala finkatu egin da arteak mugarik ez duela agerian uzten duen espazio gisa. Bosgarren edizio honetan, Iñaki Salvador, Galako musika zuzendaria, Jakes Txapartegi, Simon Ezquiaga, Esther
Barandiaran, Teatro Magicising, Uikan Dantza Taldea, Ezezagunok (Oiasso Museoan eta Chillida Lekun) eta Verdini Dantza Taldeko (Chillida Lekun) kideek hartuko dute parte.
Berriz ere, Emma Larreta izango da zeremonia-maistra, eta artista guztien gaitasun sortzailea partekatu, parte hartu eta gozatzera gonbidatzen duen programa bat lagunduko du. Beste behin ere, ekitaldi hau musika, dantza eta antzerkiaren festa
bihurtzen da, sorkuntzari leku eman nahian.
Edizio honetan bost urteko ibilbidea ospatuko duen ekimen honen bitartez, Oiasso Museoak, TOPICek eta Chillida Lekuk sortzaile hauei eta euren trebetasun ezberdinetatik egiten duten lanari lagundu nahi diete.
Galara joateko sarrerek 5 €-ko prezioa dute pertsonako eta museo bakoitzean jarriko dira salgai.