Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Ni hemen egon nintzen?»

octubre 20 - diciembre 19

Aurten Ibaigane Kultur Etxeak 50 urte beteko ditu.

1975etik pertsona asko igaro dira Haur Liburutegitik. Batzuk haurrak laguntzen hasi ziren, eta orain aitona-amonak dira, edo gurasoak dira, eta euren seme-alabak ere liburuez eta liburutegian egiten diren jarduerez gozatzera ekartzen dituzte.

Iragan urte horiek berriz bizitzeko eta urteurrena ospatzeko, argazki erakusketa bat prestatu da, irudi sorta horen bidez gogorarazteko liburutegi honetan bizitako une eta esperientziak.

Erakusketa urriaren 20tik abenduaren 19ra arte bisitatu ahal izango duzue Haur Liburutegian.

Esan, zu ere hemen egon zinen?

Detalles

Comienza:
octubre 20
Finaliza:
diciembre 19
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/10/20/ni-hemen-egon-nintzen-/webkklik00-detalle/eu/

Local

Basauriko Haur Liburutegia (Ibaigane)
Ibaigane, 2
Basauri, Bizkaia 015 España