Japoniako Zinema Garaikideko Zikloa III:
Japoniako zinema garaikideko zikloaren hirugarren edizioko protagonista, Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaoko Zinematekan.
Programa Japón Madrid Fundazioarekin lankidetzan antolatu da, eta aukera bikaina da zinemagilearen filmografiaz gozatzeko. Izan ere, zinema-aretoetan ia inoiz ez da ikusi, eta apenas dagoen streaming plataformetan.
Kiyoshi Kurosawa (Kobe, Japonia, 1955) 1980ko hamarkadan hasi zen 8 mm-ko filmak filmatzen, Rikkyoko Unibertsitatean soziologia ikasten ari zela, Shigehiko Hasumiren babespean. Hamarkadaren amaieran, «Sweet Home« (1989) estreinatu zuen, Nintendoren bideo-joko batean oinarritua eta orduko zuzendaririk arrakastatsuenetako batek, Jûzô Itamik, ekoitzia. ‘Survival horror’ (biziraupen-beldurra) generoaren aitzindaritzat eta Resident Evil sagaren aurrekari zuzentzat hartzen da.