
Martín de Marte + Zatibi taldeen kontzertu bikoitza Gipuzkoako Ahotsak zikloaren esparruan.
Soinu elektronikoz eta sintetizadorez jantziko da Kutxa Fundazioa Kluba talde hauen musikarekin.
Proposamen desberdin bezain interesgarriak.
Sarrerak:
Martín de Marte bidaia sonoro bat proposatzen du, rock, pop eta indietik abiatuta, psikodeliaren ukitu bereziekin.
Hiru lan autoeditaturen ostean (Kaixo Lagun, Red River Ride eta Nahiko Ondo), zarauztar taldeak zuzenean erakargarritasun berezia eskaintzen du.
Dena ezin da ZATIBI egin. Edo bai… Jakina da, ordea, zerbait bitan zatituz gero banatu egiten dela eta askotan, erdian gauza bakar bat geratzen da. Ez alde batean ez bestean. Zerbait berezia. Horixe da ZATIBI, Mikel Iraeta musikari eta matematikari azkoitiarraren azken proiektua.
Elektronika zuzena eta dantzagarria, baina sakona eta emozionala aldi berean. Sintetizadoreen eta perkusio naturalen artean. Guzti hori euskarazko ahotsekin nahastuta. Konposizio eta produkzio lan guztia bere gain hartuz, etxean zein dantzalekuan entzun daitekeen ODD izeneko diska bat egitea lortu du.
RO post-rock taldeko kide den Mikelek, hainbat disko kaleratu ditu, bai taldearekin bai bakarka. Disko hauei esker kontzertu asko emateko aukera izan du, horien artean: EHZ, Donostiko Jazzaldia, Chillida Leku, BEC…