
*Beharrezko materiala: akuarela-seta, oso punta finadun akuarela-pintzelak (2, 4 eta 8 zenbakiak), akriliko-pintzel zahar bat (2 zenbakikoa, punta fina edo biribila), H edo HB grafito-arkatza, bi poto, plater txiki bat edo nahasteko paleta bat.
Tailer honetan elur maluten mundu mikroskopikora hurbilduko gara, euren formek, testurek eta ereduek duten aniztasun harrigarria ezagutzeko. Sarrera zientifiko eta bisual labur baten bidez, nola sortzen diren eta zergatik duten egitura konplexu hori ulertuko dugu.
Ingurune natural horretan inspiratuta, akuarela-teknikekin esperimentatuko dugu: maskaratze-likidoa eta positibo zein negatibo bidezko lanaren erabilera, besteak beste. Horrela, postal, apaingarri edo opari bihur daitezkeen ilustrazioak sortuko ditugu. Arteaz, zientziaz eta sormenaz gozatzeko proposamena da, giro lasaian.
Emailea: Patricia Nagashiro