Familiaren erradiografia gatzdun eta garratza. Colemandarrak deuseztatze ageriko baina sekretu baten mugan bizi dira. Hiru belaunaldik eratzen dute puskaka erortzen den etxe batean –batzuetan babeslekua eta beste batzuetan kartzela– bizi den klan zoro bat, bere senetik ateratako klana.
22 herrialdetan baino gehiagotan arrakasta biribila lortu duen muntaia honekin bira etengabea egiten 20 urte daramatzala ospatuko du Argentinako Timbre 4 konpainiak. Claudio Tolcachirrek, Argentinako egungo antzerkiaren adierazle gorenetako batek, idatzi zuen eta zuzentzen du, bere lehen antzezlana izan zena eta Buenos Airesen estreinatu zuena 2005ean.
Iraupena
105 minutu
Fitxa artistikoa
Autoría y dirección | Egiletza eta zuzendaritza: Claudio Tolcachir. Intérpretes | Antzezleak: Jorge Castaño, Juan Manuel Zuluaga, Tamara Kiper, Inda Lavalle, Cristina Maresca, Miriam Odorico, Gonzalo Ruiz, Fernando Sala. Iluminación | Argiztapena: Ricardo Sica. Una producción de Timbre 4.