
Natalia Suárez da Artea abian proiektuaren seigarren edizioan parte hartuko duen artista.
Margolan berri batzuk biltzen dira izenburu honen pean, antzerki edo gidoi-tonua iradokitzen duena, gertatzear dagoen ekintza bat iragarriz bezala. Pertsonaia femenino bat aipatzen da, eta nahi duenak margolanetan agertzen diren irudiekin lotu dezake edo artistarekin berarekin, edo ez; fikzioa iradokitzen da eta pintura erakusten da. Erakusketa hau osatzen duten lanak, neurri batean, marrazkiaren energia eta berehalakotasuna olioz margotzeko prozesura eramateko ahaleginetik sortu dira.
Artea abian programaren bidez, Kutxa Fundazioak eta San Telmo Museoak beren ibilbide profesionalaren lehen urteetan dauden eta beren obraren aurkezpen monografikoari aurre egiteko esperientzia nahikoa duten artistei laguntza eskaini nahi diete.
Laborategia aretoan