
Helburuak
- Zuk ere baduzu zer kontatu. Zuk zeuk zeure istorioa, zeure ipuina, zeure poesia, finean, zeure testua, idatz dezakezu: modu sortzailean. Horixe da tailer honen helburu nagusia: modu sortzailean idazten jardutea, idazkuntzan trebatzea.
- Ahots propioaren bila. Idazketa kreatiboak zeure ahots propioa aurkitzeko aukera emango dizu: teknika narratiboak ulertuz gero, ulertu, eta ez soilik formula gisa erabili, narrazioaren logikak barneratzera helduko zara, eta, hala, landu ahalko dituzu malgutasun handiagoarekin zeure material narratiboak.
- Idazteko harra elikatu. Idaztea ez baita soilik letrak elkartzea. Eta, ondo idaztea ere ez da soilik hizkuntza idatzia akatsik egin gabe eta arau denak errespetatuz erabiltzea, pixka bat haraxeago joatea baizik. Baliteke baten batzuk berezkoa izatea dohain hori, baina, trebatzea ere badagoenez, testu bat zuzentasunetik kalitatera jaso dezakeen puntuaren bila jardungo dugu.
Gero eta gehiago idatzi, gero eta hobeto idazteko
Tailerrean zer
- Testu literarioak sortzeko modu ezberdinak landu eta partaideek idatzitako testuak zergatik funtzionatzen duten(edo ez) aztertu. Berridatzi.
- Teknika narratiboak:
- Pertsonaiak eraiki.
- Giroak sortu: denbora eta espazioa.
- Narratzaile mota ezberdinak: ikuspuntu literarioaren garrantzia.
- Erritmoa, tonua, egiantzekotasuna.
- Elkarrizketak.
- Irudia eta hitza.
- Erreferentziak: mikroipuinak, ipuinak, antzerki testuak, nobelak…
Ikastaroaren ezaugarriak
- Urtarrilatik-abendura (ekaina, uztaila, abuztua eta iraila ezik)
- Hilero bi saio, bi ordukoak.
- Astearteetan, 18:00-20:00 (edo zehazteke)
«Zuk zeuk idatzi» tailerraren egitaraua