
2025eko Bilboko Zirkuituaren barruan.
1936ko abuztua. Lanak bere orduak estutzen zituenean, Heriotzak, espero gabe, estreinako aldiz, maitasuna aurkitu zuen. Ezpainak eta besoak ezagutu zituen; besteren ahoaren beroa eta plazer mamitsua ezagutu zituen. Larruazala, eta gorputza gorputzaren gainean ezagutu zituen. Estreinako aldiz, desiratua sentitu zen. Emakume gisa desiratua, ez heriotza gisa. Eta lerdo bat izan zen, lerdo jainkotiar bat, miraria gauzatu zuena.
Zuzendaritza: Sara Barroeta
Antzezleak: Eneritz García, Alfonso Díez
Aurora eta Silvia kafesne bat hartzeko geratu dira. Aurorak zerbait du esateko, baina Silvia ez da inoiz isiltzen. Egia al da lagunak direla aukeratzen den familia?
Zuzendaritza: David Caíña
Antzezleak: Leire Orbe, Sara Barroeta
Antzoki bat. Uharte huts bat. Ontzi pirata bat. Altxor bat. Kapitain harroputz eta egozentriko bat. Tripulazio inozo bat. Amodioa, diru-gosea, mendekua eta ekaitz bortitz bat. Zer atera daiteke gaizki?
Zuzendaritza: Unai García Amaro
Antzezleak: Jon Casa