
Umorezko ikuskizuna, diskurtso absurdo eta barregarri baten bitartez agerian utziko duena zein nekagarria eta antzua den etengabe zoriontasunaren bila ibiltzea.
Consuelok eta Socorrok bat egingo dute publikoarekin norbera sendatu, gainditu eta birsortzeko bidaia batean. Eurak, “Couchers”- ak, aholkularitza-enpresa baten jabeak, zoriontasuna eta barneko bakea bilatzen laguntzen diote jendeari, ondo asko dakite-eta publikoak gorabeherak izan dituela bizitzan. Horregatik, sendatzeko duten formularen bitartez (posmodernidadea eta tradiziorik zaharrenaren arteko nahasketa antzeko bat), publikoari berriro bizitza zoriontsua izateko behar dituen tresnak emango dizkiote, betiere umorea baliatuz
Fitxa artistikoa: