Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Santurtziko Antzerki Jaialdia 2025: «Ambulant»

noviembre 28

Santurtziko 2025eko Antzerki Jaialdiaren egitarauaren barruan.

Adrian Schvarzstein zuzendari ezagunak gidatuta, ‘Ambulant’ ikuskizunak karpa xelebre batera eramango gaitu, eta bertan ikusiko dugu nola askotariko artista eta musikariek eszenografia osoa prestatzen duten emanaldirako. Zirkua familia handi bat da, elkarrekin bizi dira, elkarrekin bazkaltzen dute, elkarrekin egiten dute lo… Maitemindu, eztabaidatu, dantzatu, jolastu, borrokatu… elkarrekin.

Fitxa artistikoa: 

  • Egilea: Sergi Heredia
  • Zuzendaritza: Adrian Schvarzstein
  • Antzezleak: Víctor Segarra, Didac Cano, Gustavo Arruda “Guga”, Amanda Wilson, David Tornadijo “Torna”, Laura Barba, Paco Caravaca, Miguel Molinero
  • Musikariak: Rubén Traver, Mario Herrero

Local

Serantes Kultur Aretoa – (OCINE Mendibil)
Máximo García Garrido, 13 Behea
Santurtzi, Bizkaia 082 España