
2025eko Nosferatu: Klasikoak, modernoak eta bitxiak. Zinemaren historia feministak zikloaren barne.
Esther neska arrakastatsua da, bere bizitzarekin pozik dirudiena. Egun batean, zauri bat aurkituko du bere hankan, eta liluratuta utziko du horrek. Pixkanaka, bere haragiaren zaporeagatik erakarpen jasanezina garatzen du. Hala, automutilazio eta plazer kanibalaren erresuma ezezagunean murgiltzen da gero eta sakonago. Sei film laburren ondoren, Marina de Van aktore eta zuzendari frantziarrak bere aurreneko film luze hau estreinatu du: body horror asaldagarria.
Fitxa teknikoa: