
Oiasso Museoan urtero egiten den Greziar Jardunaldia musikari eskainita egongo da oraingo honetan. Aurten Greziako musikagile handienetako biren jaiotzaren mendeurrena ospatzen da: Manos Hadjidakis eta Mikis Theodorakis eta Periplo Elkarte Filohelenoaren eskutik hitzaldi programa bat eta Foivos Delivorias musikari greziarraren kontzertua prestatu ditu.