Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Bernaola zikloa 2025-2026: WonderSoundLand

noviembre 29

Bernaola 2025-2026 zikloaren barruan.

WonderSoundLand-en, musika garaikidea sotiltasunez eta sakontasunez hedatzen da. Ahotsa klarinete (kontra)baxuarekin elkarrizketan da –hitzezkoa eta xuxurlazkoa, haren berezko potentziari zabalik–, isiltasunetik sortzen den soinuzko ehun bat taxutuz. WonderSoundLand da soinuak dinamika mugagabeenetik azaleratzen diren toki bat, non bibrazioak pipi baten gaueko hegaldia gogoratzen duen, non isiltasuna bera protagonista bihurtzen den sortzeari jarki nahi direla diruditen soinuekin… WonderSoundLand da soinuzko bidaia bat, miaketa bat, bilaketa eta aurkikuntza elkar lotzen direlarik zera ezezagun handi baten konpainian: klarinete kontrabaxua. Gida eta konplize entzumena hedatzen den, soinua entzun bakarrik ez, errebelatu ere egiten den lurralde batean. Ainhoa Mirandak Musikako masterra du Amsterdameko Kontserbatoriotik eta kontzertista eta pedagoga da eta Alexander teknikan espezialista, ibilbide luzea egina duelarik musika garaikidean eta sorkuntza eszenikoan. Proiektu berritzaileak garatu izan ditu eta Espainiako, Alemaniako, Frantziako, Finlandiako, Poloniako, Liechtensteingo eta Herbeheretako erakunde eta jaialdiekin kolaboratu izan du.

Local

Letren Fakultatea (UPV/EHU), Montehermoso Kulturunea, UNED Gasteiz, Artium Museoa, Jimmy Jazz Aretoa, Florida Zinemak, Bakh, Euneiz eta Buesa Arena.
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España