Cargando Eventos

« Todos los Eventos

INTERAKZIOAK Zikloa 2025: Zirikarekin elkarrizketa

diciembre 10

Zirika (Miguel Alfredo Hernández Busto) ibilbide luzeko autodidakta da, eta lengoaiak eta euskarriak gurutzatzen ditu ingurune naturala eta soziala pentsatzeko. Bere lanak egunerokoarekin, hitzarekin eta keinuekin hitz egiten du, eta aretoetan zein prozesuak kalera hurbiltzen dituzten ekimenetan egin ditu erakustaldiak, obra abian dagoen elkarrizketa gisa ulertuta.

Montehermoso Kulturuneak, Zas Kultur-aren eskutik, INTERAKZIOAK zikloaren bigarren edizioa aurkezten du, arte garaikidea publikoarengana hurbiltzeko diseinatutako elkarrizketa zikloa. Ziklo honek tokiko eszenari balioa eman nahi diotresna sinpleekin: elkarrizketa, testuingurua eta jarraipena. Saio bakoitza grabatu egiten da artxibatzeko eta ondoren zabaltzeko, baina funtsezkoa aretoan gertatzen da, presarik gabe galdetzeko eta entzuteko denborarekin.

Saio bakoitza Gasteizko artista baten (aurten Dorleta Ortiz de Elguea) eta artista gonbidatu baten arteko elkarrizketa izango da -hau da, bi artisten artekoa-, publikoaren parte-hartze aktiboarekin, espazio ireki bat sustatuz, non galderak planteatu eta arte garaikidearekin lotutako gaiei buruz eztabaidatu ahal izango den.

Zikloan hautatutako artistak izango dira, beren garrantziagatik eta tokiko panorama artistikoari egiten dioten ekarpenagatik, beren lan, metodologia, interes eta proiektu espezifikoen ikuspegi aberatsa eta askotarikoa eskainiz. Bigarren edizio honetarako hautaketa egiteko, aniztasuna islatu nahi izan da, bai banakako ibilbideetan, bai lan egiten duten bitarteko artistikoetan eta ikusmolde eta ikuspegi anitzak barneratzea bermatuz.

Saio guztiak 19:00etan Montehermoso Kulturuneko Ortuño aretoan izango dira. Sarrera librea, edukiera bete arte.

Local

Letren Fakultatea (UPV/EHU), Montehermoso Kulturunea, UNED Gasteiz, Artium Museoa, Jimmy Jazz Aretoa, Florida Zinemak, Bakh, Euneiz eta Buesa Arena.
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España