Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«SUM»

marzo 22, 2026

«Sum» itzala da. Orobat da alaitasuna, jolasa, bidaia, bizitza. Zentzumenek hautematen duten horren atzean dagoen hori ikertzeko gonbita, sumatu besterik egin ezin daitekeen hori ikertzeko gonbita.

18 hilabete ingururekin, ezagutza-prozesu bat gertatzen da ispiluaren aurrean. Haurrak konturatzen hasten dira beren gorputza ikusten ari direla, beren nia. Une garrantzizkoa eta funtsezkoa da norbere buruaren kontzientziaren garapenean, gorputz-irudiak eraikitzen hasten direlako, eta prozesu horren osagarria da itzalaren aurkikuntza.

Suzy Leeren?Sombras?liburuan inspiraturiko antzerki-ikuskizuna da Sum”, hitzik gabekoa; bertan, bi antzezlek parte hartzen dute, ekintza garatuz eta haren “mende” jarriz, argi-objektuarekin eta haren ondoriozko itzalarekin jolasean, edo alderantziz. Antzerki-ekintza lotu, konektatu eta interpelatu egiten da. Gainez egiten duen jolas bat da, mugak gainditzen dituen eta ondorio gisa ni berri bat dakarren jolas bat.

Ikuskizun onenaren 2025eko Feten Sariaren irabazlea da haur txikientzako Sum”antzerkia, eta askotariko hizkuntzen eta baliabideen arteko bizikidetza-espazioa.

Sinopsia:

Akan hizkuntzan, ITZALA esan nahi du SUM hitzak.

Hortaz dihardu SUM antzerkiak. Itzalez… Baina zer da itzala?

Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuaren arabera: Gorputz batek sortzen duen gune iluna, argi iturri bateko izpien aurrean jartzen denean.

Ikuskizun hau itzalean murgiltzen da, gure itzalean, hitzaren zentzurik zabalenean. Mintzo zaigu silueta ilun horretaz, zeina baita norberaren proiekzioa, gure beldurrena, gure desirena, gure aurkikuntzena…?Hazten da gurekin, laguntzen gaitu beti, bere baitan biltzen du gure nortasunaren parte den hori guztia.

Fitxa artistikoa: 

  • Antzezleak – erabiltzaileak: Paloma Leal – Rosa Encinas
  • Koreografia: Alberto Velasco
  • Eszenografiaren diseinua: Arturo Ledesma eta Moncho Enríquez
  • Txotxongiloak eta objektuak: Arturo Ledesma
  • Ikus-entzunezkoak: Arturo Ledesma
  • Musika-aukera: Javier Navarro de Luz
  • Argiztapena: Moncho Enríquez
  • Diseinu grafikoa: Morsa.Rosa
  • Dramaturgia eta zuzendaritza: Moncho Enríquez
  • Ekoizpena: Baychimo Teatro

Detalles

Fecha:
marzo 22, 2026
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2026/03/22/sum-/webkklik00-detalle/eu/

Local

AZ Azkuna Zentroa – (Auditorio)
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao, Bizkaia 020 España