Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Ultimatum»

mayo 21, 2026

«ULTIMATUM» du izenburua Led Silhouette taldearen dantza garaikideko azken ekoizpen eszenikoak.

Taldea 2016an sortu zuten Jon Lopezek eta Martxel Rodriguezek eta Lesakan du egoitza (Nafarroa). Ikuspegi berritzaile batetik antzerkia eta zinema uztartuz, gizakiaren kontraesanetan sakontzen du. Gai sakonak lantzen ditu, hala nola depresioa, indibidualismoa, zentzuaren galera eta gizartearen eta ekonomiaren gainbehera.

Aurreko lanen ildoari jarraituz, “ULTIMATUM”  obrak gain behera doan mundu bati eta mundu horretan gizakiak duen ahultasunari buruzko gogoeta kritiko bat proposatzen du, esperientzia estetiko bat ez ezik, eta oraina kolokan jartzeko gonbita egiten dio publikoa.

Bakardadeak eta isiltasunak markaturiko paisaia bat planteatzen du, zeinetan jokoan jartzen baita pertsonaien arteko erlazioa, norberaren nortasunaren eta elkarrekiko zaintzaren arteko mugei erronka jotzeraino. Kalitate estetiko goreneko narratiba koreografiko batez eta zinematografiatik hurbileko zuzendaritza bisual baten bidez, irudi eder bezain gordinak eskaintzen ditu “ULTIMATUM”ek, eta ikusmenetik haratago doan zentzumenen esperientzia batera daramatza ikusleak.

Sinopsia: 

Txikiak ginela ikusi genuen milurteko aldaketa, munduari buruzko ideia apokaliptikoen beldurrez; mundu bat zeina ari baita desegiten, hondatzen eta baso ilunean zauritutako animalia bat bezala usteltzen, paraje kiskali batean.

Afektuen zaintzak eta sareak eztabaida publikoaren erdigunean dauden eta indarkeria sistematikoei intersekzionalitatearen ikuspegitik aurre egiten zaien garai hauetan, ate-joka dator garai berri bat, mundu berri bat. Hemen, badu tokirik eraldaketak, baina ez da, itxuraz, sekula ernatzen.

Dispositibo eszeniko bat, non mugitzen ari diren gorputz biziek bilatzen baitute beren salbazioa animaliarengan. Paisaia kiskali bat, baso mortua, iristen ez den udaberri baten zain. Ezbehar bat, sakrifizioa, agurra, ongietorria, ekitaldi kanonikoa, animalia totemikoa, norabidea aldarazten duten bizipenak, gure bizi-lerroa marrazten duten inflexio-puntuak, zurrunbilo bat.

Fitxa artistikoa:

  • Egilea: Led Silhouette
  • Kontzeptua eta zuzendaritza: Jon López & Martxel Rodríguez
  • Interpreteak: Katalin Arana, Laura Lliteras, Edoardo Ramirez, Marcos Martincano, Jon López, Martxel Rodriguez
  • Aholkularitza artistikoa: Marcos Morau
  • Musika-moldaketak: Mauricio Pérez Fayos
  • Off-eko ahotsa: Mathilda Haynes
  • Zuzendaritza teknikoa eta argiztapena: Andoni Mendizabal
  • Soinua eta ikus-entzunezkoak: Lívory Barbez
  • Eszenografia: Oscar Hernández Pol
  • Jantziak: Cobos Vestuario Escénico
  • Propak eta txotxongiloak: Gadget Efectos Especiales
  • Argazkia: Irantzu Pastor
  • Bideoa: El Estudio, Ana Escario y Adela Moreno
  • Ekoizpen-laguntzailea: Nagore Martínez
  • Banaketa: Rocío Pindado
  • Banaketa, Katalunian: Mónica Gene – MonicaDeGira
  • Banaketa Galizian eta Portugalen: María Mariño – Kandengue Arts
  • Banaketa, nazioartean: Lola Ortiz de Lanzagorta

Local

AZ Azkuna Zentroa – (Auditorio)
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao, Bizkaia 020 España