Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«THIS IS BASQUE DESIGN MERKATUA»

noviembre 21 - noviembre 23

  • Ostirala, 16:00-20:30 
  • Larunbata, 10:00-20:30
  • Igandea, 10:00-15:00

«This is Basque Design Merkatuak» Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaoko diseinatzaileen komunitatea osatzen duten hogeita hamar sortzaileen produktuak eta proiektuak erakusgai jarriko ditu Zentroko Kulturen Atarian.

Moda, bitxigintza, dekorazioa, osagarriak, jostailuak, liburuak, ilustrazioak, papergintza… Era askotako produktuak, langintza ulertzeko modu bera dutenak, hain zuzen, bertako diseinua, kalitatea, artisautza eta iraunkortasuna.

Gainera, hiru egun horiek aukera paregabea izango dira bertatik bertara ezagutzeko enpresa horien atzean dagoen proiektu pertsonala eta profesionala, enpresek apustu irmoa egiten baitute berrikuntzaren eta esperimentazio artistikoaren alde, ikuspegi jasangarri batetik. Era berean, publikoak aukera izango du prozesu horietan parte hartzeko asteburuan egingo diren tailerren bidez.

«This is Basque Design Merkatua« Bilbao Bizkaia Design Week (BBDW) ekimenaren baitan antolatzen da. BBDWren aurtengo edizioak De la emergencia a la regeneración izango du izenburu, eta diseinu jasangarriaren bilakaerari erreparatuko dio, diseinuaren bidez haren eraginpeko ekosistema edo komunitateak lehengoratzea eta biziberritzea jarririk erdigunean.

Detalles

Comienza:
noviembre 21
Finaliza:
noviembre 23
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/11/21/this-is-basque-design-merkatua-/webkklik00-detalle/eu/

Local

AZ Azkuna Zentroa – (Auditorio)
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao, Bizkaia 020 España