
«Barriek» erakusketa zikloaren baitan.
MARIA MURIEDAS (Mungia, 1994) Arte Ederretan graduatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (2016), eta Arte Garaikide, Teknologiko eta Performatiboko masterra egin zuen Unibertsitate berean (2017). Gaur egun Eskultura, Arte eta Teknologia Saileko irakaslea da bertan. Bere lan-ildoa argazkiaren eta mugimenduan dagoen irudiaren azterketan oinarritzen da. Egonaldi artistikoak egin ditu Renoko Euskal Ikasketen Zentroan (AEB, 2017) eta Youkobo Art Spacen (Tokio, 2018). Hainbat sari jaso ditu, hala nola Ertibil Bizkaia (2018) eta Getxoarte (2018). Erakusketak egin ditu taldeka eta banaka besteak beste Kulturate (Arrasate, 2016), Romo Kultur Etxea (2018), Torrene Aretoa (Getxo, 2019), Bilboko Berreginen Museoa (2019) edo Studio D (Londres, 2024) bezalako espazioetan.
Erakusketa Sueño 1 proiektuaren agerraldia da. Amets partekatu batetik abiatuta beste irudi batzuk amesten dira. Onirikoa partitura ireki bihurtzen da, azaleratzen eta desagertzen diren gorputzak, lekuak eta distirak gordetzen dituena. Mugimenduan dauden irudiak hedatzen dira, non eszenak eten eta zatikatzen diren, keinuak eten egiten diren eta kontenplazioak egunetik gauera garamatzan. Ametsetik haratago izan zitekeena. Aldi berean ikusten denetik harago dirauenari. Zer gertatu zen zaldiak joan zirenean? Eta gaua badator?