Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Barriek 2025: Amaia Molineten erakusketa

junio 23, 2026 - agosto 30, 2026

«Barriek» erakusketa zikloaren baitan.

AMAIA MOLINET (Lodosa, 1988), Arte Ederretan lizentziaduna eta masterra Arte Garaikide, Teknologiko eta Performatiboan Euskal Herriko Unibertsitatean.

Artista Elkartua Azkuna Zentroa-Alhondiga Bilbaon (2023-2025). Hainbat erakunderen bekak eta sariak jaso ditu: Solomon R. Guggenheim Museum, Creative Europe eta Goethe Institut, Espainiako Kultura Ministerioa, Centro Huarte de Arte Contemporáneo, Eusko Jaurlaritza eta BilbaoArte Fundazioa.  Egonaldi artistikoak eta landa-lanak burutu ditu  Mendebaldeko Saharan, Islandian, Austrian, Errumanian, Serbian, Eslovakian, Alemanian, Eslovenian, Argentinan, Txilen, Estatu Batuetan, Frantzian, Portugalen, Espainian eta Euskal Herrian.

Bakarkako erakusketak egin ditu, besteak beste, «Tierra Quemada», Azkuna Zentroa-Alhondiga Bilbaon,  2025 eta «Mina ta Lilura», Hošek Contemporary-n, Berlin, 2025. Bere lana talde-erakusketa askotan agertu da: San Telmo Museoan (Donostia), Montehermoso Kulturunean (Vitoria-Gasteiz), Fabra i Coats Centre d’Art Contemporani (Bartzelona), Centro de Arte Complutense (Madril), MUHNAC (Lisboa), Gaep Gallery (Bukarest), Memoriaren eta Giza Eskubideen Museoa (Txileko Santiago), Wunsch Gallery (Buenos Aires) eta BAAD! Bronx Academy of Art and Dance (New York), etab.

Artista bisuala da, ikertzailea eta komisarioa, egoitza Bilbon duena. Ikerketan eta landa-lanean oinarritutako proiektu artistikoak garatzen ditu, prozesu eta ezagutza horiek materialtasun jakin batera transferitzeko. Bere praktika artistikoa argazki hedatuan oinarritzen da, lurraldearen eta identitatearen arteko harremanari helduz, betiere paisaiaren ezaugarriei maila kulturalean egotzitako izaera sinbolikoari balioa emanez.

Detalles

Comienza:
junio 23, 2026
Finaliza:
agosto 30, 2026
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2026/06/23/barriek-2025-amaia-molineten-erakusketa/webkklik00-detalle/eu/

Local

Rekalde Aretoa
Alameda de Rekalde, 30
Bilbao, Bizkaia 020 España