Irungo Oiasso Museoak eta Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuak bat egin dute berriro «Zientzia-Historia-Ciencia» zikloaren hirugarren edizioan. Ziklo honen helburua da aukera bat eskaintzea osasun-ikerketak eta ezagutza zientifikoak historian zehar gizartearen aurrerabidean izan duten eta izaten jarraitzen duten eragina zabaltzeko. Horretarako, formatu desberdinen bidez, bi erakundeek partekatzen eta osatzen dituzten gaiak landuko dira: zientzia, dibulgazioa, historia eta osasuna.
Hirugarren edizio honetan, «One Health: giza, animalia- eta ingurumen-osasuna» lelopean, animalien osasunaren eta ingurumenaren egoerak gizakion osasunarekin izan dituzten eta dituzten elkarrekintzak aztertu nahi dira, historiaren eta zientziaren ikuspegiak uztartuz. Horretarako, hainbat jarduera egingo dira Irungo Oiasso Erromatar Museoan.
EGITARAUA | URRIAK 21 -24
HITZALDI ZIKLO ELKARRIZKETATUAK
Zientzia eta historiaren arteko elkarrizketak.
URRIAK 21, asteartea
19:00
Moderatzailea: Marialui Garcia
Mertxe Urteaga eta Ainhoa Bereziartua arteko elkarrizketa
Gaia: «Elikadura»
URRIAK 22, asteazkena
19:00
Moderatzailea: Koldo García
Izaskun Aseginolaza eta Jesús Ibarlucea arteko elkarrizketa
Gaia: «Urbanismoa»
URRIAK 23, osteguna
19:00
Moderatzailea: Cristina Ubani
Manuel Ferreiro eta Yolanda Salicio arteko elkarrizketa
Gaia: «Pandemiak»
«Des-extinción» PELIKULA eta «5 litro» ERAKUSKETAren inaugurazioa
URRIAK 24, ostirala
18:00
«Des-extinción» 56′ (Alfonso Par, 2019) pelikularen proiekzioa
Aurkezpena Koldo Garcíaren esku
19:00
«5 litro» erakusketaren inaugurazioa
One Healthi buruzko pilotu bat da, Ainhoa Bereziartua (Biogipuzkoako eta EHUko ikertzailea) eta Maddi Astigarraga (ilustratzaile zientifikoa) garatuta. Erakusketa hau proiektu ibiltari bat da, errealitate areagotua erabiltzen duena hiri-osasunari buruzko ezagutzak transmititzeko, eta hiri-inguruneak (airearen kutsadura, zarata, berdeguneak, etab.) pertsonen osasunean nola eragiten duen kontzientziatzeko beharrak eragindakoa. Ainhoa Bereziartuak Inspira Gaztea 2025 saria jaso zuen Kutxa Fundazioaren eskutik, proiektu honen garapenagatik.