Cargando Eventos

« Todos los Eventos

LABO XL Jaialdia 2025

noviembre 13 - noviembre 16

Zazpigarren edizioa 2025eko azaroaren 13tik 16ra egingo da (ostegunetik igandera).

4 egun arte bizien ospakizunerako, dantzaz, antzerkiz eta zirku garaikidez beteta, eta horiekin batera prestakuntza- eta bitartekaritza-jarduera paraleloak izango dira, Donostiako Tabakalerako eta Gazteszenako espazio ezberdinak betez.

Jaialdia gertu sentitzeko espazio gisa definitzen da, gorputza eta mugimendua sorkuntza-ardatz duten adierazpen artistiko guztientzat irekia. Artisten, kultur eragileen, erakundeen eta publikoaren arteko topagune ireki bat da.

Aurten, LABO XL jaialdiak arreta jarriko du, besteak beste, garaikidea lantzen duten baina sustrai, tradizio eta folklorean oinarritutako sorkuntzetan. Bai tokiko, estatuko zein nazioarteko ekoizpenetan. Gaur egungo gizartearen isla zuzena: etxera itzultzea, tokikotasuna, zaintza, hurbiltasuna. Nor garen bilatzeko beharra.

Programa osoa

Osteguna, azaroak 13:

  • 12:00 Irekitze-ekitaldia

  • 12:30 Komorebi Produkzioak, Zuloa

  • 17:00 Álvaro Murillo, Mugimendua pentsamendu gisa (liburuaren aurkezpena)

  • 18:00 Hiru piezako programazioa (sorkuntza-prozesuak):

    • Alba Fernández, Monte

    • Arantza Iglesias & Ane García, M

    • Fran Sieira, BenQuereres

Ostirala, azaroak 14:

  • 11:00 Bileratxoak: Negozio-mahaiak

  • 13:30 NODE, Basandere

  • 17:00 Hiru piezako programazioa:

    • Cía. Zirriborro, Hustu

    • Fabián Thomé, Nahas

    • Colectivo Glovo, Fenda

  • 18:30 Asta Teatro e Outras Artes, Ad murmuratio

  • 20:00 Marcos Martincano, Torrijak egitea, erresistentzia-ekintza gisa

Larunbata, azaroak 15:

  • 12:00 Dantzagunea + Sorkuntza Lurraldeak: La Nau Ivanov eta El Graner solasean (hitzaldia)

  • 13:30 Berritza, Dantza

  • 17:00 DAB dantza konpainia, Tinieblak

  • 17:45 Hiru piezako programazioa:

    • ZUK Performing Arts, Ypark

    • La Basal, No estamos aquí para bailar

    • Valeria Polorena, Gorputza hurbiltasunean tartamudeatzen (…)

  • 19:00 Alex de la Croix + Sara Ruiz Ferrer, Domingo de gramos

  • 20:00 Rev Silver, Weapon (kontzertuan)

Igandea, azaroak 16:

  • 12:00 Neri(h)ari, Entzuten nauzu?

  • 17:00 Ibawa Collectif, Gaua

  • 17:30 Hiru piezako programazioa:

    • Marina López, Dime si con eso vale

    • Álvaro Murillo, 8 Km en mula

    • Olaia & Gilles, Festa Formal

  • 19:00 Bleda Insípida, Last Triggers

  • 20:30 Itxiera-ekitaldia

Detalles

Comienza:
noviembre 13
Finaliza:
noviembre 16
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2024/11/13/labo-xl-jaialdia-2025/webkklik00-detalle/eu/

Local

Tabakalera – (Gazteszena eta)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España