Urriaren 25ean (larunbata), Baratza aretoan, Gareth Philips argazkilariaren «Intermudane» erakusketa bisitatu ahal izango da.
20:00etan, Idoia Zabaletak «ORTA EDO NOR-BAT DANTZAN» dantzatu eta errezitatuko du. Gertrude Steinek 1911 eta 1912 bitartean idatzi zuen poema bat da, Isadora Duncan dantzaria irudikatuz. 2024an, Danele Sarriugartek eta Ane Garcíak euskarara itzuli zuten poema. Oraingo honetan, Idoia Zabaletak DJ Bihotza izango du lagun.