Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Gidoiak euskaraz idazteko tailerra, Jorge Gilekin

noviembre 18 - noviembre 19

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoak eta Tabakalerako Zine eta Ikus-entzunezko laborategiak film luzeen eta dokumentalen proiektuen gidoiak idaztera bideratutako tailerra antolatu dute datorren otsailerako Tabakaleran, Jorge Gilen zuzendaritzapean.

Gidoiak idazteko lantegia azaroaren 18 eta 19an izango da Tabakaleran.

TAILERRAREN DESKRIBAPENA

Tutorea: Jorge Gil, gidoilaria (Donostia, 1981). Hainbat urtez Moriarti Produkzioak ekoiztetxeari lotuta egon da, eta haiekin egin duen azken lana ‘Marco’ (Aitor Arregi, Jon Garaño) film luzea izan da. Veneziako Zinemaldiko Orizzonti sailean estreinatu zuten eta, besteak beste, bi Goya sari irabazi zituen. Bere azken estreinaldietako bat ‘Las buenas compañías’ (Silvia Munt, 2023) izan da eta Malagako Zinemaldiko sail ofizialean parte hartu zuen.

CV osoa irakurri

Helburuak: Gidoiaren garapen- eta idazketa-prozesuan orientazioa ematea.

Metodologia: Pertsonalizatutako aholkularitza (feedback-ak, ideiak, iradokizunak, aholku praktikoak…).

Xede-taldea: Film luze baten proiektua garatzen ari diren eta egoitza Euskadin duten gidoilariak.

Lan-hizkuntza: Euskara.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: PDF edo word formatuetan aurkeztutako artxiboak baino ez dira onartuko.

  • Logline-a.
  • Orrialde bakarreko sinopsia.
  • 10-15 orri inguruko tratamendua, eskuragarri baldin badago, elkarrizketa duten 2 edo 3 eszena eta/edo eskaleta.
  • Parte-hartzaileen CVa.
  • Ekoizlearen CVa eta ekoiztetxearen bilakaera.
  • Irrati-difusioko erakundeekin izandako hitzarmenei, filmak jasotako laguntzei eta bestelakoei buruzko informazioa.

Aukeratutako 3 proiektuek bi orduko aholkularitza pertsonalizatua izango dute (feedback-a, ideiak, iradokizunak, aholku praktikoak, analisiak…), tailer honen antolakuntzak esleitutako egunetako batean (azaroaren 18 edo 19) parte-hartzaile bakoitzari aukeraketa egin ondoren zehaztuko zaio ordutegia.

Aurkezteko data: 2025eko azaroaren 5a baino lehenago aurkeztu behar dira Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoko posta elektronikoan (a.gonzalez@europacreativaeuskadi.eu) atxikita dagoen formularioa behar bezala beteta eta eskatutako dokumentazioa.

Local

Kutxa Fundazioa Kubo eta Tabakalera
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España