Oiasso Museoak, Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuarekin lankidetzan, Historia eta Zientzia urteko Zikloaren hirugarren edizioa hartuko du urriaren 21etik 24ra bitartean.
Historialarien, arkeologoen eta osasun-zientzialarien arteko solasaldien bidez, ziklo honen helburua osasunaren arloko ikerketak eta ezagutza zientifikoak historian zehar gizartearen aurrerabidean izan duten eta oraindik ere duten eragina zabaltzea da.
Hirugarren edizio honetan, ‘One Health: giza, animalia eta ingurumen osasuna’ lelopean, animalien osasunaren eta ingurumenaren egoerak gizakien osasunarekin izan dituzten eta gaur dituzten elkarreraginak aztertu nahi dira, historiaren eta zientziaren ikuspegiak uztartuz.
19:00etan, Mertxe Urteaga eta Ainhoa Bereziartuaren arteko elkarrizketa elikadurari buruz, Marialui Garcíak moderatuta.
19:00etan, Izaskun Aseginolaza eta Jesus Ibarlucearen arteko elkarrizketa hirigintzari buruz, Koldo Garcíak moderatuta.
19:00etan, Manuel Ferreiro eta Yolanda Salicioren arteko elkarrizketa pandemiei buruz, Cristina Ubanik moderatuta.
18:00etan, ‘Des-extinción’ filmaren emanaldia (Alfonso Par, 2019), Koldo Garciak aurkeztuta.
19:00etan, ‘5 litro’ erakusketaren inaugurazioa, Ainhoa Bereziartua (Biogipuzkoako eta EHUko ikertzailea) eta Maddi Astigarraga (zientzia-ilustratzailea) garatzen ari diren ‘One Health’ri buruzko pilotu bat.
Proiektu ibiltaria da, errealitate areagotua erabiltzen duena hiri-osasunari buruzko ezagutzak transmititzeko, eta, horrez gain, hiri-inguruneak (airearen kutsadura, zarata, berdeguneak, etab.) pertsonen osasunean nola eragiten duen kontzientziatzeko beharrak eragindakoa.
Erakusketa urtarrilaren 18ra arte egongo da.