Emakume artistak: irudikatu, sortu eta ospatu izenburuko jardunaldia urriaren 23an izango da, osteguna, Irungo Emakumeen Etxean, Artistaren Nazioarteko Eguna dela eta.
Proposamen hau beren diziplinetatik mundua sortu, partekatu eta eraldatzen duten emakume artista guztiei eskainia dago, eta kultura sektorean, bereziki Bidasoa eskualdean, emakumeen talentuari balioa emateko pentsatutako jarduera programa bat eskaintzen du.
Kultur sektoreko emakumeen talentua (bereziki, Bidaso aldekoena) ezagutarazteko jarduera programa bat izango du oinarri, mundua beren diziplinetatik sortu, partekatu eta eraldatzen duten emakumezko artista guztiei eskainia.
Udaleko Berdintasun Zerbitzuak sustatu du proiektua, ‘Kultur Femme’ programarekin (Kultur Ideia Elkartearekin) elkarlanean, eta diziplina desberdinetako artistak (musikariak, literatoak, dantzariak, arte eszenikoen eta ikus-entzunezkoen munduko artistak) biltzeko, prozesuak partekatzeko eta saretzeko espazio seguru eta kolaboratiboak sortzea du helburu: mahai inguruak, tailerrak, emanaldiak, topaketa informalak. Proposamenak inklusioaren, aniztasunaren eta kultur sektoreko genero arrakalaren kontrako borrokaren alde egiten du.
Urriaren 23an, goizez, 10:00etan, dantza integral kontziente tailer bat izango da, Garoa Gartziandiren eskutik; 11:30ean, jabetza intelektualaren funtsei buruzko solasaldi bat, Ainara LeGardonen eskutik; eta, 12:45ean, zuzeneko podcast baten grabazioa, Olga Grande kazetariaren eskutik. Jardunaldiak egun osoa iraungo duenez, 13:30ean, mokadutxo bat eskainiko da, Cristina Lajas dietistak nutrizio jasangarriari buruzko emango duen saio batekin batera. Arratsaldean, berriz, tailerrak izango dira: 16:00etan, ‘Emozioetarako sormena’, Sara Galánen eskutik; 16:30ean, argazkilaritza, Marina Aguinagalderen eskutik; eta, 16:30ean ere bai, artisau bitxigintza, Idoia Lizeagaren eskutik.
Arratsalde erdian, 18:15ean, lurraldean erreferentziazkoak diren hiru emakume elkartuko dira Etxean (Isa Muguruza ilustratzailea, Susana Ferreira pintorea eta María José Noain historialaria), ‘Bidasoko emakumezko artistak’ mahai inguruan, Myriam Miranda moderatzailearen gidaritzapean. Azkenik, jardunaldiari bukaera emateko, koktel informal bat izango da, eta, 19:30ean, Amane Area artistaren zuzeneko emanaldi akustikoa. Bestalde, egun osoan zehar, ahalduntze feministarako mural kolektibo bat sortuko da.
Diziplina eta adin guztietako emakumeak gogoan prestatu da programazioa.
Tailerretan esku hartzeko interesa dutenek urriaren 16tik 22ra eman dezakete izena, doan, Irungo Emakumeen Etxean bertan edo Udalaren webgunean, eta, eskaera kopurua handiagoa bada toki kopurua baino, zozketa egingo da, urriaren 22an bertan. Gainontzeko jardueretan parte hartu nahi dutenak, berriz, aretoaren edukiera bete arte sartu ahalko dira, dohainik. Gainera, Berdintasun Zerbitzuari esker, parte hartzaileek kontziliazio zerbitzu bat izango dute eskura, 4 eta 12 urte bitarteko haurrak zaindu diezazkieten.