Kontzertu honek haurtxoa eta bere familia esploratzeko eta gozatzeko espazio bat proposatzen du, musikaren ñabardura zein kolore guztiak zentzumen guztietatik jakin-minez partekatzeko.
Psikologo, maisu eta artista talde heterogeneoak osatzen du Xaramela, guztiak musikoterapiak elkartuta; prestakuntza hori Gasteizen jaso zuten, Musika, Artea eta Prozesua institutuan (MAP).