Arantxa Urretabizkaiaren Zahartzaroaren maparen bila liburuaren aurkezpena.
Bertan izango dira:
Zahartzaroari buruzkoa da liburu hau, batez ere muga guztiak kontuan izanda ere maila handi batean geure buruaren jabe izan nahi eta ahal dugun zaharroi buruzkoa, ez buruak edo gorputz osoak kale egin ondorengo zaharrei buruzkoa.
Erdi Aroko mapetan, mapagilearentzat ezezagunak ziren lurraldeak seinalatzeko, hic sunt dracones jartzen zuten. Hemen herensugeak daude. Terra ignota edo terra incognita ere esaten zitzaion.
Bada, belaunaldi oso bat abiatu da herensugez jositako lurralde ezezagun horietan, maparik gabe, baina iparrorratz bat eskuan. Autonomia da iparreko izarra, zaharrok pertsona orok dituen eskubideen jabe garela.