Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Mosaico Italiano 5: «Il ferroviere»

octubre 22

Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Italia Txiki Elkarteak antolatutako film proiekzioa eta ondorengo solasaldia, Mosaico Italiano 6 zikloaren barruan:

Il ferroviere
Pietro Germi | 1956 | 118’  Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin (JBGA)

Andrea tren-gidaria da eta senar-emazteengan sortutako krisiagatik eta familian izandako aldaketengatik ikaratuta dago. Lanean aurre egin beharreko egoerek beren bakardadea eta tormentuak azaleratzen dituzte. Lana gero eta deshumanizatzaileagoa suertatzen zaio eta gogorik eza eta gizarte-erredentzioa bilatu nahia gailentzen dira. Film honek Italiako proletarioek gerraostean bizi zuten egoera zaila irudikatzen du.

Aurkezle eta solasaldikideak: Francesco RoncagliaSilvia Casagrande.

(Hizkuntzak: euskara, italiera, gaztelania; filmaren hizkuntza: italiera, gaztelaniazko azpitituluekin)

Egile eskubideak babesteko asmoz, filma ez da streaming-ez igorriko. Ordez, ekitaldiaren aurkezpena eta filmaren ondorengo solasaldia besterik ez dira eskainiko.

Aurkezpena eta solasaldiaren bideoa ikusi

Local

KMK ekitaldi aretoa (Santa Teresa komentua)
Elbira Zipitria, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España