Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Poetika 2025/2026: «Coca-Cola bat zurekin»

octubre 24

KM Kulturuneak antolatutako hitzaldia eta irakurraldia musikarekin, Poetika zikloaren barruan:

Coca-Cola bat zurekin

Hitzaldi honetan Coca-Cola bat zurekin nobelaren eraikuntza prozesua azalduko du Beñat Sarasolak. Liburuak askotariko material fikziozko eta ez-fikziozkoak nahasten dituelarik, haien arteko konbinaketaz arituko da idazlea. Nola ezarri zuen oinarria? Nola eraiki zituen gero zutabeak? Eta teilatua? Leihoak? Zein orientazioan ipini zituen?

Beñat Sarasola (Donostia, 1984) EHUko irakasle eta ikertzailea da, Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan taldeko kidea eta idazlea. Bi poema liburu argitaratu ditu Kaxa huts bat (Susa, 2007) eta Alea (Susa, 2009). Bainaren belaunaldia publikatu zuen 2013an, Aita Santi Onaindia bekaren bidez, UstelaPott eta Oh! Euzkadi literatur aldizkariak (1975-1983) aztertzen ditu bertan. Bere estreinako nobela argitaratu zuen 2019an, Deklaratzekorik ez (Susa). Itzulpengintzaren arloan, Philip Roth-en Nemesis nobela ekarri zuen euskarara 2011n Meettok argitaletxearen eskutik. Susa argitaletxearen Munduko Poesia Kaierak bildumako editorea izan da zazpi urtez, eta ETBko Sautrelan lan egin zuen gidoilari eta zuzendari gisa. Hainbat komunikabidetan (BerriaArgia) kolaboratu izan du urteotan. 2024ko irailean argitaratu zuen Beñat Sarasolak bere bigarren nobela, Coca-cola bat zurekin, Susa etxean. Frank O´Hara poeta estatubatuarraren poema batek sortutako galdera batetik abiatuz nobelatu du poetaren bizitzaren zati bat.

Partaideak: Beñat SarasolaMaialen BerasategiAntonio Lozano (saxoa), Juanfran Comas (kontrabaxua).

(Hizkuntza: euskara)

Ekitaldiaren bideoa ikusi

Local

KMK ekitaldi aretoa (Santa Teresa komentua)
Elbira Zipitria, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España