Cargando Eventos

« Todos los Eventos

KLUBAK: KMK Liburutegiko irakurketa kluba: «Gure literatura bastarta» (Jule Goikoetxea, Danele Sarriugarte, Uxue Alberdi)

octubre 29

Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak antolatutako  Klubak programaren  hirugarren zikloaren amaierako solasaldia:

Gure literatura bastarta
Jule Goikoetxea eta Danele Sarriugarterekin solasaldian

Gure literatura bastarta solasaldiak amaiera emango dio Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak bultzatutako Klubak programaren lehen zikloari. Uxue Alberdik gidatutako elkarrizketa honetan, Jule Goikoetxeak eta Danele Sarriugartek berrikuntzarekin zerikusia duten gaiak jorratuko dituzte.

Jule Goikoetxea filosofoa EHUko Zientzia Politikoen Sailean irakaslea da eta LISIPE pentsamendu feministaren bildumaren zuzendaria. Cambridgeko Unibertsitatean graduatu zen, eta Cambridgeko Unibertsitateko Journal of Politicseko erredaktore atxikia izendatu zuten. Doktoratu ondoko ikerketa-bekaduna izan da Oxfordeko Unibertsitateko Europako Ikasketen Zentroan. Euskal Herriko Unibertsitatean Gobernantza eta Ikasketa Politikoak masterraren zuzendari akademikoa ere izan da. Zutabegilea eta ohiko kolaboratzailea da nazio eta nazioarteko komunikabide ezberdinetan. Tractatus poema liburuarekin Lauaxeta Poesia Saria irabazi zuen. Bere azken liburuen artean daude Privatizing Democracy (lau hizkuntzatara itzulia), Estallidos (2021), Demokrazia patriarkala (Elkar eta Txalaparta, 2022) eta Politeismo bastarta (2024). 

Danele Sarriugarte Mochales idazlea eta itzultzailea da. Hainbat autoreren lanak euskaratu ditu (McKenzie Wark, Angela Davis eta Roland Barthes, besteak beste), eta elkarrizketa sakonak egiten ditu hiru astean behin Argia aldizkariko «Jendeak» sailean. Berria eta Pikara Magazinekin kolaboratzen du orobat. Gaur egun Formaedukia podcasta gidatzen du Ibai Atutxarekin, Basilika plataforman. Beste zerbait bere hirugarren eleberria da.

Partaideak: Jule Goikoetxea, Danele Sarriugarte; Uxue Alberdi.
(Hizkuntza: euskera)

KM Kulturuneko Santa Teresa komentuko Klaustroan (Donostia).Sarrera Gaztelubide kaletik

Local

KMK ekitaldi aretoa (Santa Teresa komentua)
Elbira Zipitria, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España