 

Abenduan, BilbaoArten, zeta urtuaren teknikaren hastapenak eskainiko dira, grabatu esperimental eta ez-toxikoaren metodoa. Maite Pintoren tailerra.
DESKRIBAPENA
Teknika hori ezagutzera eman nahi da, hurbilketa piktorikoaren bidez, sormen-askatasun handiagoa ematen baitu estanpazioan. Zeta aguatintak irudi piktorikoak sortzen ditu, zetaz estalitako plastikozko euskarri bat erabiliz (serigrafia-oihala) eta hutsuneko grabatuaren berezko prozeduren bidez estanpatuz.
PARTE-HARTZAILEAREN PROFILA
Ikastaroa bereziki zuzenduta dago teknika grafikoetan esperientzia duten pertsonentzat, beren ezagutzak zabaldu eta hain toxikoak ez diren estanpazio modu berriak aztertu nahi badituzte.
IKASTAROAREN KOSTUA
100 €. Bilbao Arte Fundazioaren erabiltzaileak, 2025ean alta emanda: 50 €. Artista egoiliarrak 2025-2026: doakoa.
PARTE-HARTZAILE KOPURUA
8 pertsona.