2025eko Iruñaldia jaialdiaren barne.
Olaia Inziartek 2025. urteari agur esango dio Euskal Herriko hiru antzokitan eskainiko dituen kontzertu intimo eta hunkigarriekin. Lehenengoa Iruñaldian izango da eta emanaldi berezia izango da, biraren amaiera guztiek merezi bezala. Zerrautsa diskoaren aurkezpen emanaldi hauek emozioen eta egiazkotasunaren ospakizuna izango dira, musika eta hitzen bidez partekatzeko gonbidapen bat.
Kantugilearen bigarren disko honek artistaren barne-mundu biszerala arakatzen du. Horretarako, zerrautsa elementua hartu du sinbolo gisa: zerrautsa berez sortze-prosesuan ezinbestekoa da, baina, halere, baztertzen den hondakin-materiala da. Metafora honek norberaren izaeraren erainkuntzan eta esperientzia pertsonalen bitartez bizitako prozesuarekin bat egiten du.
Maisuki landutako disko honetan, soinu organiko eta elektronikoak uztartzen dira, gitarra distotsionatuak eta sintetizadore analogikoak erabilita. Honek guztiak, emozio-espektro zabal eta bizia duten paisaia musikalak eraikitzen ditu. Diskoa barrua bilatzeko bidean egindako bidaia da, emozio gordinen eta zaurgarritasunaren bidez.