Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Iruñaldia 2025: Joseba Irazoki «GITARRA LEKEITIOAK (ONOMATOPEIKOA II)»

noviembre 12

2025eko Iruñaldia jaialdiaren barne.

Jakin-mina bere baitan errotua duen joera askotariko gitarrista polifazetikoa da Joseba Irazoki, konposizioan ez ezik inprobisazioaren munduan ere gogo biziz barneratzen dena.  Oraingoan, esperimentazioaren unibertsoan murgiltzen da proposamen artistiko harrigarri eta sailkaezina osatuz.

Gitarrarekiko konpromiso erabatekoa eta ukimenezko arintasun bat, ia egorik gabea uztartzen ditu lan garaikide honetan. Bultzada hipnotikoak, joaldi delikatu eta harmonikoak… “Gitarra Lekeitioak Onomatopeikoaren” emaitza zinez zorabiagarria da. Hala ere, deus ez da bortxatua denik nabari, deus ez da erakusteagatik egiten; sentitzen da jakin-min eskuzabal bat eta bihotz irekitasun guztizkoa, horixe besterik ez.

Irazokik ez du irudimenik falta bere instrumentuaren ahalbide guztiei ekiteko, eta gainera saiakera hori erabat gauzatzeko behar diren gaitasun teknikoen jabe da. Konposizio bakoitzean proposatzen zaigun lehen asmoak beti harrituko gaitu; aukera guztiak ateratzen dira jokora, deus gorde gabe, eta ekimenaren emaitza sormen-indar erakustaldi bat da. Kontzertuaren izenburuan Mikel Laboari egiten dion keinua esanguratsua da. Lekeitioak, Laboaren ahots-onomatopeia inprobisatu haiek, hemen ahotsik gabeko gitarra-garrasi bihurtzen dira.

Local

Katakrak Liburuak – (Arana Kalea, 34)
Kale Nagusia, 54
Pamplona/Iruña, Navarra 201 España