Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Astearte Musikalak 2025-26: Zora eta Nora Novotna

febrero 24, 2026

2025-26ko Astearte Musikalak programaren barne.

Haurtzarotik musikan aritu diren Pragako ahizpa pianista bi. Ahal bezain laster, bata bestearen ondoan eseri eta elkarrekin jotzen hasi ziren. Txikitatik sari ugari irabazi dituzte nazioarteko lehiaketa ospetsuetan Italian, Frantzian, Austrian, Espainian, Txekiar Errepublikan eta Danimarkan. Liejako Errege Kontserbatorioan graduatu ziren, Belgikan, eta maila oso altua lortu zuten. Lau eskuko pianorako eta bi pianorako errepertorioan espezializatuak, gaur egun arrakasta handia dute mundu osoko musika jaialdietan. Duela gutxi, ahizpek lehenengo saria irabazi dute Erromako Nazioarteko Lehiaketan eta Triomphe de l’Art Lehiaketan, Bruselan.

Musikariak:

  • Zora Novotna, pianoa
  • Nora Novotna, pianoa

Programa:

  • Schubert, Dvorak, Falla, Liszt, Poulenc eta Ravel-en lanak

Local

Vital Fundazioa Kulturunea – (Dendaraba)
Bakea kalea, 5 - 1. solairua (Dendaraba merkataritza-gunea)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España