
AJOU! taldea 2024.urtean sortutako pop-punk estiloko taldea da. Urte bereko Azaroan haien lehen maketa kaleratu zuten, 4 abestiz osatuta bateriaren logelan modu xumean ekoiztua. Jendearen harrera ona ikusita beren bigarren lanari ekin zioten, «Canto y lloro» izeneko EPan gorpuztuko zena, 2025eko Uztailean kaleratua. EP honek 5 abestiz osatuta dago eta oraingoan bai, Sound of Sirens estudio profesionalean grabatuta. Oraintxe bertan diska honen aurkezpen biran murgilduta daude herriz-herri zuzenezkoak eskaintzen.