Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Los plásticos en fotografía: identificación, conservación y gestión de colecciones» ikastaroa, Esther Llorca-rekin eta Pep Parer-ekin

noviembre 26 - noviembre 28

Argazkiak kontserbatzeko V. Jardunaldiak. Plastiko gaineko argazkigintzaren kontserbatzeari eta zaharberritzeari buruzko ikastaro teoriko-praktikoa, alorreko profesionalei zuzendua, eskainiko dute Esther Llorcak eta Pep Parerek.

Izen-emateari buruzko informazioa

Jardunaldien ezaugarriak direla eta, izena eman nahi duten pertsona guztiek motibazio gutuna idatzi beharko dute. Gutun horiek San Telmo Museoko eta Kutxa Fundazioko talde teknikoak baloratuko ditu parte-hartzaileen zerrenda osatzeko.

Onartutako pertsonak bi lan-taldetan banatuko dira

Motibazio-gutuna bidaltzeko epea: urriak 20-27. Bidali santelmo@donostia.eus helbidera, gaian honakoa zehaztuta: Argazkilaritza Jardunaldiak.

Erantzunak azaroaren 3an bidaliko dira beranduenez eta, ondoren, onarpena jado dutenei adieraziko zaie nola egin ordainketa.

Informazio praktikoa

Hala nahi duten parte-hartzaileek azterketa edo esku-hartzea behar duten euren bildumetako piezak aurkeztu ahal izango dituzte tailerretan.

Iraupena: 18,5 ordu.

STMko eta DKko bazkideek % 10eko deskontua izango dute matrikulan eta ikasleek, % 25ekoa. Langabezia-egoeran dauden bi pertsonarentzako doako plazak gordeko dira, horiek izen-ematearen ordenaren arabera esleituko dira.

Antolatzaileak: San Telmo MuseoaKutxa Fundazioa.

Local

San Telmo Museoa – (Eliza)
Zuloaga Enparantza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España