
ARTEEN ARTEAN-en kari, 2025eko azaroaren 25ean, asteartearekin, bi topaketa profesional egingo dira Iparraldeko Kontserbatorioan (29 cr Comte de Cabarrus, 64100 Baiona).
10:00-12:00 > Musika eta dantza tradizionalen eta euskal/okzitaniar antzerkiaren inguruan departamenduko sareko egiturekin bilkura [FR]
Elkargune honek, Kontserbatorioaren eta Departamenduko Kontseiluaren arteko partaidetzan proposatua, Departamenduko irakaskuntza eta praktika artistikoen eskemaren obratzean parte hartzen du. Arte irakaskuntzetako eragileak, praktika amaturrak eta sorkuntza profesionalaren eremukoak bezainbat aipatzen ditu, diziplina tradizionalen alde lan eginez.
Gai zerrenda hau izanen da:
- « Ibilbide pedagogikoen egoera musikan, dantza tradizionaletan eta euskarazko eta okzitanierazko antzerkian » laburpenaren aurkezpena – Edgar Nicouleau eta Marie Hirigoyen Bidart Iparraldeko Kontserbatorioarentzat.
- Trukeak, tokien egoeraren erronken lehenesteko eta 2026-2027 ekintza plan baten obratzeko Kontserbatorioaren baliabide funtzioa ko-definitzeko – Iparraldeko Kontserbatorioa eta 64 Departamendua – Aurélie Hivet eta Sonia Ducasse.
14:30 – 16:30 > Topaketa profesionala gai honen inguruan: « Zeintzuk dira Dantza tradizionaletan Estatu Diploma baten sortzeko perspektibak ? » [FR + EUS]
Bertan izanen dira bereziki:
- Sébastien Thierry, Sorkuntza artistikoaren ikuskatzailea (dantza eskola) Kultura Ministerioko Sorkuntza Artistikoaren Zuzendaritza Nagusian.
- Celia Thomas, PESMD Bordele-Akitania Berriko dantza departamenduko zuzendaria.
- Johañe Etchebest, Euskal Kultur Erakundearen zuzendaria.
- Dorine Aguerre, IDBko zuzendaria.
- Carine Aguirregomezcorta, Lurraldeko Polo Koreografikoa eramailea, CCN Malandain.
- Marie Hirigoyen Bidart, Herri musika eta dantzen saileko aholkulari pedagogikoa, Iparraldeko Kontserbatorioa.
- Edgar Nicouleau, Iparraldeko Kontserbatorioko zuzendati nagusia
Topaketa osoak euskara<>frantsesa bat-bateko itzulpena ukanen du.
Gonbidapena