
Urriaren 24an hasiko da Aerrimatu programaren 2025. edizioa, Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailaren laguntzarekin. Saio hau 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea da.
Zikloak bost saio izango ditu, urriaren 24tik azaroaren 9ra bitartean, honako herri hauetan:
- 1. saioa, AMURRIOn, urriaren 24an, ostirala, 20:30ean, Kultur Etxean: Xabi Igoa, Maddi Agirre, Sabin Abarrategi, June Astegieta, Marta De Pedis eta Iosu Ordoñez. Gai-jartzailea: Oier Azkarraga.
- 2. saioa, LEGUTIOn, urriaren 26an, igandea, 18:00etan, Kultur Etxean: Aitor Ugarte, Danel Herrarte, Garai Agirre, Ainara Balantzategi, Kerman Lopez de Calle eta Maia Ortiz de Zarate. Gai-jartzailea: Etxaun Otaño.
- 3. saioa, OZAETAn, azaroaren 7an, ostirala, 20:00etan, Barrundiako udaletxean: Unai Anda, Rikardo Gonzalez de Durana, Hegoi Amabizka, Oinatz Basabea, Unai Mendibil eta Samu Rodriguez. Gai-jartzailea: Marta Ugarte.
- 4. saioa, BERNEDOn, azaroaren 8an, larunbata, 18:00etan, polibalentean: Eli Zaldua, Martin Abarrategi, Irati Anda, Manu Bendala, Aitor Najera eta Ignacio Trojaola. Gai-jartzailea: Ada Bier.
- 5. saioa, GASTEIZen, azaroaren 9an, igandea, 18:00etan, Izaskun Arrue Kulturgunean: Ekaitz Samaniego, Felipe Zelaieta, Andere Arriolabengoa, Iñaki Cabeza, Iraide Onaindia eta Markel Yoller. Gai-jartzailea: Oier Suarez.
Horrela, 13 bertsolari sailkatuko dira datorren urtarrilean hasiko den 2026ko Txapelketa Nagusirako. Gainera, 2024ko Txapelketako bost finalistek zuzeneko sailkapena lortu dute edizio berri honetarako.