
2026ko Umore – Nazioarteko Komedia Jaialdiaren barne.
Espainiatik irten ere egin gabe Amerika konkistatu eta estatubatuarrak eta munduko gainerako biztanleok planeta berean administrazio-akats bategatik bakarrik bizi garela frogatu ondoren, inork eskatu ez zuen, baina guztiok behar genuen ikuskizunarekin itzuliko da Goyo Jiménez… AMÉRICA FOREVER: The final refrito. “Aiguantulivinamérica” bere trilogia mitikoaren unerik onenen behin-betiko bilduma.
Baina, adi, bitaminak ere badakartza-eta showak. Estatu Batuak aldatu egin baitira, mundua aldatu egin baita eta, sinesteko zaila bada ere –betiereko gazte itxuragatik–, Goyo Jiménez ere aldatu egin da.
Orain, Amerikan, akzioko heroiek ez dute hozkarik egiten, hashtagak baizik haien pistolen kulatetan, maitasuna naturala, beganoa eta balio anitzekoa da, eta Mendebalde Erdiko herritarrek “smoothie” salteatuak jaten dituzte erru ekologikoarekin. Bitartean, munduko gainerako lekuetan… dugunarekin eta uzten digutenean… ahal duguna egiten jarraitzen dugu, baina estaldura txikiagoarekin eta antsietate handiagoarekin.
América Forever barrearen jaia da, barre egin arazi eta pentsarazi zigun guztiari egiten zaion omenaldi eguneratua, baina osagai berriekin, hausnarketa berriekin eta MADE IN GOYO zapore berezi berarekin. Beraz, lotu gerrikoa, kargatu mugikorra eta errepikatu nirekin: Badatoz berriz ere amerikarrak… Badator berriz ere Goyo Jiménez… Badator… AMÉRICA FOREVER: The final refrito.